
Walter Castillo Sandino, Nikaraguakomugimendu sandinistako buru Augusto Cesar Sandino jeneralaren bilobaUrretxun izan zen atzo. Walter Castillo Sandino eta bere emazteaMarbelly Castillo, Augusto Nicolas Calderon Sandino Fundazioarenizenean daude Euskal Herrian. Illargi Beltza taldeak ahalbideratuduen bisita, Fundazioaren egitekoak Euskal Herrian azaltzeaz gainera,”El bandolerismo de Sandino en Nicaragua” liburua aurkezteko erebaliatu dute.
Euskal Herrira egindako bisitarenbarruan, bi egunetan izango dira Urretxun, lehendabizikoz atzoarratsaldean. Udaletxeko areto nagusian ongi etorria egin zitzaien.Bertan Fundazioak Nikaraguan egiten duen lanaz aritu ziren, baita”El bandolerismo de Sandino en Nicaragua” liburuan jaso dutenazere. Walter eta Marbelly dira liburuaren egileak eta bertan aitonariburuzko argazkiak, dokumentuak eta kontakizunak bildu dituzte,guztiak aurretik inon argitaratu gabeak.
Hitzaldiak eta bisita
Urretxun atzo egin zuten aurkezpenazgainera bi hitzaldi ere emango dituzte. Bat gaur goizean izan daEskoriatzako unibertsitatean. Bigarrena, bihar Donostiako Filosofiafakultatean. Gainera, igandean berriz izango dira Urretxun, EuskalHerria ezagutzeko egingo duten bistaren barruan.
- Ikusi bideoa jarraian: