
Ekimen honen helburu nagusiena,Urretxuko tabernetan gazteei zuzenduta euskaraz egiten diren ekintzakbermatzea da. Diru-laguntza Urretxuko taberna guztiek edo jardueraktabernetan antolatuko dituzten kultur edo aisialdi taldeek eskatudezakete.
Eskaerak, deialdia behin GipuzkoakoAldizkari Ofizialean argitaratu denean, biharamunetik aurrera egindaitezke. Diru-laguntzak jasotzen dituzten tabernek edo taldeekegindako jardunaldia eta gastatuko diruaren justifikazioa aurkeztubeharko dute euren aldetik 2011ko urtarrilaren 30a baino lehen.
Diru-laguntzak ematea edo ez Udalekokultura eta jaien sailaren esku geratuko da. Hainbat baldintzahartuko dira kontutan eskaera onartzerako orduan. Hala nola,jardueraren beraren kalitatea, Udaleko bertako kultur-eragileenkontratazioa edota genero berdintasuna sustatzeko jarrerak bermatzea.
4.500 euro guztira
Guztira 4.500 euro bideratuko dituUdalak jarduera hauetara. Emandako diru-laguntzaren zenbatekoaekitaldiaren kostuaren %75 izango da; 450 euro gehienez jarduerako.Diru-laguntzak bi zatitan entregatuko dira. %75a erabakiarenjakinarazpenaren batera eta gainontzeko %25a jardueraren urtekotxostena aurkezten denean.