
Elkartearen etorkizunari buruz hitzegiteko bi saio prestatu dituzte, eta bazkideei eta herriko elkartedesberdinei egin diete horietan parte hartzeko deia, ekarpenak,ideiak eta gogoetak emanez. Oraindik ere zabalik da izena ematekoepea, ostiralera arte.
Bi arrazoi nagusik bultzatuta hasidute gogoeta fasea. Batetik, Zintzo Mintzok urte askoko ibilbideaegin du euskararen garapenaren aldeko lanean, eta Urretxun etaZumarragan orain arte egindako bidearen balantzea egingo dute.Bestetik elkartearen beraren egoera aztertuko da zuzendaritzanaldaketarik egin gabe urte asko eman eta gero eta erreleborik ezdagoela ikusita egoera horretan jarraitzea ezinezkoa bihurtu da.
Bi saioko eztabaida
Bi saioegingo dituzte prozesuan, lehena maiatzaren 22an eta bigarrenaekainaren 5ean. Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean bilduko dira.Jardunaldiek 09:00etatik 14:00etara iraungo dute. 25-30 laguninguruko lan-taldea sortu nahi dute. Prozesuan parte hartu nahiduenak izena eman behar du, bide hauetakoren batetik: postaelektronikoz zintzo_mintzo@otamotz.com, telefonoz 615 72 50 08 edootamotz.eus atarian prestatu dugun formularioa betez.
Otamotz eta otamotz.eus
Zintzo Mintzo elkarteak argitaratzeneta kudeatzen ditu Otamotz hilabetekaria eta otamotz.eus webgunea,Urretxu-Zumarragako informazio lokalarekin. 1990eko hamarkadan sortuzen, eta kantu afaria edo euskararen aldeko kandela piztea egitasmoakere elkarte horren eskutik sortu ziren. 350 bazkide inguru ditu gauregun elkarteak, eta Otamotz aldizkariak 1.500 harpidedun.