Zumarragako alkate Mikel Serranok gogorkritikatu du Gipuzkoako Foru Aldundia eta bereziki haren buru MarkelOlano. Batzar Nagusietan PSE-EEren bozeramaile Julio Astudillorekinelkartu eta gero konpromiso falta eta adostutakoa ez bete izanaleporatu dizkio Serranok Diputazioari. Zumarraga eskualde buru daDiputazioarentzat, baina ekarpen ekonomikoak egiterako orduan ezduela kontutan hartzen esan du alkateak, Antioko proiekturakofinantzazioa eskatuz.
Astudillok ziurtatu du errepideenarloan bost konpromiso ez dituela bete Aldundiak, Gi-632 autobidearenluzamenduari buruz. Espainiako presidenteak Gipuzkoan Diputazioakbaino inplikazio handiagoa erakutsi duela ere esan dute; Zapaterok EPlanaren bidez 125 milioi euro banatu dituelako eta Olanok 3 milioibakarrik.
Argazkia: ”Ventura&Limona” arkitekto taldeak, Antioko interpretazio zentrorako aurkeztutako proiektuaren maketa.