ELA eta LAB sindikatuek prentsaagerraldiak egin zituzten atzo Urretxun eta Beasainen, Adegienpresaburu elkarteak Metalgintzako Hitzarmenaren negoziazioanerakutsitako jarrera salatzeko.
Gipuzkoako patronalak orainarte kaleratutako proposamenekin negoziazio prozesu bat aurreraeramatea ezinezkoa dela azaldu zuten ELA eta LAB sindikatuek atzokoagerraldian. Hori horrela langileak mobilizazioetara deitu dituzte.Bihar, ostirala, manifestazioa egingo dute Donostian, 11:30eanBulebarretik abiatuta. Maiatzaren 28an, ekainaren 4an, 10ean eta 11n,berriz, greba egunak deitu dituzte Gipuzkoa osoan. Ekimen horiekinbatera enpresetan antolatutako asanbladetan Metalgintzako Hitzarmenakduen egoera larria eztabaidatuko dute.