
Antigua Abesbatza koru lehiaketakwebgunea du. Lehiaketa bera datorren astean aurkeztuko badute ere,webgunea aurretik erakutsi dute. Arduradunek irudiari eta estetikaridagokionez eta batez ere komunikazioa asko errazten duelako, osotresna baliagarria dela esan dute.
Webgunea ez dago oraindik amaituta,baina lehiaketaren aurretik martxan jarri nahi izan dute, aurtengoedizioaren berri Internet bidez eman ahal izateko.
Webguneantoki nabarmena du Antioko baselizak, abesbatzen lehiaketa hareninguruan egiten delako. Albisteak, aurreko edizioetako irabazleenzerrenda eta irudiak, Zumarragara iristeko mapa eta aurtengoedizioaren informazioa ematen dute webgunean. Lehiaketan partehartzeko baldintzen oinarriak eta izen-emate orria ere har daitezke.Gainera, sare sozialek duten garrantzia ikusita, Facebook-en taldebat sortu dute eta Twitter-ekin ere zerbait egitekotan dira.Ikus-entzunezkoak ere sartuko dituzte, ondoren Youtube-ren bitartezzabaltzeko.
Antigua Abesbatza lehiaketa maiatzaren22an , larunbatarekin, egingo dute Zumarragako Antzinako Amarenbaselizan. Hiru abesbatzak parte hartuko dute: Villahermosoko haurabesbatza (Madril, Espainia),Cor Vivaldi (Herri Katalanak) eta Valledel Nalon korua (Asturias, Espainia).