
Eitzagako San Isidro jaiei ez dieeguraldiak gehiegi lagundu. Euria egin du ia etenik gabe asteburuosoan. Dena den jende ugari bildu da beste behin, jai batzordeakantolatutako egitarauaren gerizpera.
Ostiralean hasi zituzten jaiakEitzagan, herri afarian jende ugari bildu zelarik. Larunbatean, SanIsidro egunez, ohiko mezarekin hasi zen eguna. Arratsaldean herrikrossa eta gaztetxoen pilota txapelketako finalak izan ziren.
Atzo goizean Antzinako Ama txistularitaldeko kideen saioa izan zen Eitzagako kaleetan, eta ondorenZuhaitzaren Soinua kolektiboko kideek txalaparta emanaldia eskainizuten. Hamaiketan meza nagusia izan zen auzoko elizan, eta Goiargiabesbatzak kantatu zuen bertan. Aizkolarien erakustaldia izan zenondoren Korta tabernaren kanpoaldean. Xabier Zaldua aizkolarizumarragarrak parte hartu zuen. Zumarragako Musika Bandak erekalejira egin zuen Eitzagako kaleetan barrena. Arratsaldean Karmakrostaldeak kaleko antzerkia egin zuen eta aspaldiko urteetan bezalatsu,nafar jota saioarekin amaitu ziren Eitzagako jaiak.
Dantzari Txiki eguna
DantzariTxiki eguna ere ospatu zen atzo, Irrintzi taldeak antolatuta.Berrehun eta berrogeita hamar bat dantzari bildu ziren goizeanGeltokiko plazan.
- Ikusi aizkolarien erakustaldiko bideoa jarraian: