
Udalbiltzaren aurkako epaiketauztailaren 15ean hasiko da. Auto baten bidez, hala jakinarazi zienauzipetuen abokatuei pasa den astean Espainiako Auzitegi Nazionalak.Uztailaren 15ean, 16an, 22an eta 23anizango dira lehen saioak, etairailean jarraituko dute: 7an, 8an, 9an, 13an, 14an eta 15ean.Madrilen epaituko dituzte, Auzitegi Nazionalean, Javier GomezBermudez epaimahaiburu dela, Egunkaria-ren itxiera kasuan bezala.
Guztira 22 auzipetu daude, tartean Miren Josu Aranburu eta Joseba Garmendia herritarrak. Fiskaltzak 240 urteko espetxe zigorrakeskatu ditu haien aurka, 10 eta 23 urte artekoak.
2003koapirilaren 29an hasi zuten Udalbiltzaren aurkako operazioa. Zortzilagun atxilotu zituzten orduan. Auzipetuek absoluzioa aldarrikatukodute beste behin. Haien aurkako akusazioak ”narrazio fantastikobatean” oinarritutakoak direla salatu izan dute auzipetuek.
Egunkaria auzia eta Udalbiltza auzia”antzera interpretat” daitezkeela uste dute. Udalbiltza auzia-renoinarrian ere ”dena ETA da” teoria dagoela, etaakusazioek «frogarik ez» dutela salatu izan dute.
Epaiketa noiz hasi den jakinda, Udalbiltzako auzipetueklarunbatean agerraldia egin zuten Donostian.
Argazkia: Joseba Garmendia urretxuarra.