
Datorren igandean hilak 23, IñakiBeitiaren omenezko 14. mendi martxa izango da. Dagoeneko 400 batlagunek eman dute izena. Antolatzaileek diotenez, iaz baino erritmobiziagoan doa izen-ematea. Gogoan izan iaz 1150 lagun inguruk hartuzutela parte orotara. Aurten, zenbaki hori berdintzea edo gainditzeada antolatzaileen nahia. Parte hartzaileei dagokienean, deigarria daantolakuntzatik esandakoaren arabera, igandean Araba aldetik etorrikoden mendizale kopurua.
Ostiralera arte egongo da izenaemateko epea irekita Urretxuko eta Zumarragako kiroldegietan.Igandean izena ematen dutenek aldiz, zazpi euro ordaindu ordez,bederatzi euro ordaindu beharko dituzte.
Bi ibilbide
Ohi bezala, edizio honetan ere, biibilbide desberdin antolatu dira, bata luzea, 51.6 kilometrokoa etabestea laburragoa, 26.41 kilometrorekin. Bi ibilbideak eskainita,mendizaleak bere egoera fisikora hoberen egokitzen den ibilbideaaukeran izango dute.
Ibilbide luzerako, guztira 5 anoa-postujarriko dira, 4 ibilbide laburrari dagokionean. Antolakuntza aldetikere behar diren segurtasun neurriak hartuko dira ibilbidean gertalitezkeen ezbeharrei aurre egiteko. Aipatu aurten, berritasunenartean, aparkaleku bereziak ere jarriko direla kanpotik autoanetorriko direnentzako.