
Gaur arratsaldeko zazpietan Zelai Arizti kultur etxean bizkarreko gaitzei buruz ariko da Marmier doktorea. Halako gaitzen bat duenari zuzenduta dago hitzaldia, eta baita bizkarreko minak saihestu nahi dituenari ere.
Ordubetez ariko da doktorea azalpenak ematen. Bizkarrezurrean aditua eta kiromasajista da. Hitzaldiaren helburua informazioa ematea da, adin guztietako pertsonei zuzenduta.
Hiru zatitan banatuko du Marmierrek saioa. Sarrera gisa bizkarrezurraren informazio orokorra emango du, eta arazo ohikoenak zeintzuk diren azalduko du. Bizkarreko minak sor ditzaketen faktoreei buruz ariko da gero, eta prebentziorako jakingarriak emango ditu. Galderak egiteko tartea izango da amaieran.