
Eraldatzen elkarteko kideek Naro foroaaurkeztu dute . Urtero ekartzen dute Emakundek antolatutako foroa, etaaurtengo hizpidea erantzunkidetasuna izango da eta helburuakontzeptuaren lanketa.
Foroa ostegun honetan izango da,maiatzak 20, Zelai Arizti kultur etxean arratsaldeko lauretatikzortzietara. Berdin da emakumezkoak edo gizonezkoak izan partehartzeko.
Diru laguntzak
Eraldatzeneko kideek azaldutakoarenarabera euren proiektuetarako diru laguntzak eskatu dituzte baina ezdakite eskualdean garatuko dituzten edo eskualdetik kanpora. Eurakaspalditik lantzen ari ziren eremuak lantzeari ekin dioMankomunitateak, eta proiektuak bikoiztu egin dira. Ez da posible,diote, etorkinak elkartzeko bi talde sortzea adibidez.
Hiruurte dira Eraldatzenek etorkinei zuzendutako talde bat abian jarrizuenetik. Talde irekia da, eta bertakoek eta etorkinek osatzea dahelburua. Zentzu horretan Berdintasun sailaren eginbeharrak zein izanbeharko lukeen zehatz aipatu zuten Eraldatzeneko kideek; bereeginkizuna generoaren gaia agenda politikoan uztartzea izan beharkolitzatekeena eta eurena gizarte zibiletik lan egitea.
Argazkia: Eraldatzeneko kideak, pasa den otsailean Zelai Ariztin antolatutako ekitaldi batean.