
Urola Garaiko Aurrejubilatuen etaPentsiodunen Appalur Elkarteak ohiko batzarra ospatuko du bihar,Urretxun. Labeaga aretoan 16:30ean jarri dute hasteko hitzordua.Bazkideei eta oro har interesa duten guztiei luzatu diete partehartzeko gonbita.
Batzarrean Elkarteen Euskal Federakuntzako(FEVAAS) zuzendariak egongo dira, eta Urola Garaiko pentsiodunenelkartetik azaldu dutenez bilkuran garrantzi handiko gaiakeztabaidatuko dituzte. Horregatik, Legazpitik autobus zerbitzuajarriko dute bilerara joateko. Bazkide direnek eta ez direnek erabiliahal izango dute autobusa. 16:00etan irtengo da autobusa Elizondotabernaren paretik.
Argazkia: Urola Garaiko Appalur elkarteko kideak, aurretik egindako agerraldi batean.