
Pasa den larunbatean Altsasun etaBilbon egin ziren probak itxi zuten aurtengo duatloi denboraldia. Batetik, Bilbo Hiria VI. SprintDuatloia egin zen zen larunbatean. Bertan maila ezberdinetako sprintdistantziako Euskadiko txapelak jokatu ziren. Gizonezkoetan LaurentGalinier frantsesak eta emakumezkoetan Radka Vodickova txekiarrakirabazi zuten proba.
Urola Asirauto Plazaolako duatleteidagokionez Josetxo Mugika 28. egin zuen sailkapen orokorrean etabigarren beteranoen 2 mailan. Xabier Lopezek 40. eta ArturoMariskalek 160. postuak osatu zituzten Bilbon proban parte hartuzuten 230 duatleten artean.
Altsasun nesken garaipena
Taldeko beste sei duatletek AltsasukoDuatloi Sprintean hartu zuten parte. Proba hego Euskal HerrikoZirkuiturako puntuagarria zen eta Nafarroako Txapeldunakerabakitzeko ere balio izan zuen. Raul Amatrian gizonezkoetan etaAna Casares emakumezkoetan izan ziren probako garaileak.
Urola Asirauto Plazaolako neskek berenaldetik lan bikaina burutu zuten. Hego Euskal Herriko Zirkuituantaldekako sailkapenean garaipena eskuratu zuten eta denboraldianegindako lan txukuna borobildu zuten.Gurutze Altuna podiumean izanzen lortu zuen 3. postuari esker eta Idoia Garde eta AintxineKerejeta 8. eta 9. lekuetan iritsi ziren.
Gizonezkoetan Edu Perezek nahiz etaeroriko bat izan zuen meritu handiko 18. postua lortu zuen etabeteranoen 1. mailan hirugarren egin zuen. Taldeko Joseba Alberdik26. eta Roberto Renilla 54. postuan amaitu zuten bestalde proba.
Larunbatean jokatutako bi proba hauekitxi dute duatloi denboraldia. Datorren igandean Triatloi Zirkuituariemango zaio hasiera Zierbanan.
Egilea: Urola Asirauto Plazola.