
Motorrari, automobilismoari eta motorzaletasunari eskainitako jarduerak etzi hasiko dira Zumarragan. Zortzigarren urtez Motorraren Astea aurkeztu dute, aste deitura eman arren urtearen bukaerara bitarte garatuko bada ere.
Seat 600 modeloko autoen erakusketa da lehenengo hitzordua. Etzi, igandea, egingo dute Euskadi plazan. Berrogeita bost auto ekarriko dituzte, EAEko toki ezberdinetatik eta Kantabria, Errioxa, Madril eta Gironatik.
Etziko egitaraua:
- 10:00. Erakusketaren irekiera, Euskadi plazan.
- 11:30. Seat 600 guztiak (45 bat) herrian barrena ibiliko dira.
- 12:00. Aginaga auzora bisita eta mokadutxoa.
- 13:00. Argixaon elkartuko dira.
- 14:30. Bazkaria.
- 16:30. Euskadi plazan geldialdia egingo dute.
- 18:00. Erakusketaren amaiera.
Zumarragako Karting Txapelketak jarraituko dio Seat 600 autoen erakustaldiari. Ekainean izango da auto klasikoen bilkurarekin batera. Zumarragatik pasako da bestalde Eko-rallya uztailean, Zumarragak erregai alternatiboekin duen konpromisoaren isla.
Irailean izango da Antioko II. Igoera rallya. Euskal Herriko txapelketarako puntuagarria izango da. Motorren kontzentrazioa ere egongo da, azken urteotan bezala. Eta errepikatuko duten beste bat freestyle ikuskizuna izango da. Iazko motorrekin jauzi libreen ikuskizuna oso positibotzat jo du udalak. Automodelismo lehiaketa ere izango da La Salle eskolako patioan, eta Sunsundegiren omenezko rallya Zumarragatik pasako da.
Egitarau orokorra:
- Etzi. Seat 600 autoen bilkura, ibilaldia eta erakusketa.
- Ekainak 3. Zumarragako Herria III. Karting Lehiaketa.
- Ekainak 20. Auto klasikoen erakusketa.
- Uztailak 16 eta 17. Ekorralya Zumarragatik igaroko da.
- Irailak 5. Antiorako II. Igoera autoen rallya.
- Irailak 11 eta 12. ‘Freestyle’ erakusketa, jauzi libreak motorrekin.
- Irailak 12. Motorren kontzentrazioa.
- Urria (eguna zehaztu gabe). Automodelismoko VII. lehiaketa.
- Azaroak 19 eta 20. Sunsundegiren omenezko rallya Zumarragatik pasako da.