
Igande honetan Iñaki Beitiarenomenezko hamalaugarren mendi martxa izango da. Martxa hau Urretxu etaZumarragako kirol ekitaldi jendetsuena da. 1997an antolatu zenlehenengoz, Iñaki Beitia mendizale eta euskaltzalearen omenez.Lehen ekitaldian 160 lagunek parte hartu zuten eta kopuruak gora egindu ia urtero iaz 1.100dik gora izateraino.
Bi ibilbide
Aurten animatzen direnek, beti bezala,bi ibilbide izango dituzte aukeran. Guztiak Areizaga-Kalebarrenplazatik irtengo dira: ibilbide luzea osatzeko asmoa dutenak 6.00etaneta gainontzekoak 8.00etatik 8.30era bitartean. Lehenengoek 51,6kilometro osatuko dituzte eta bigarrenek 26,4 kilometro.
Aurtengo berrikuntza: aparkalekuak
Antolatzaileek lo egiteko tokiaeskainiko diete Urretxu eta Zumarragara bezperan etortzen direnei:Garaialde lizeoaren azpiko lokalean koltxoiak jarriko dira etamendizaleek lo zakua bakarrik eraman beharko dute. Lokala 19.30eanirekiko da. Bestalde, igandean mendizaleentzat doaneko aparkalekuakegokituko dira Lizeoko eta La Salle-Legazpi ikastetxeko patioetan.5.00etan irekiko dira eta 19.00etan itxi.
Izen-ematea
Aldez aurretik izena emateko epea gauramaituko da. Parte hartu nahi dutenek, www.beitia.org web gunean emandezakete izena gaur 15:00ak arte. Azkeneneko eguna gaur bada ereigandean bertan egongo da horretarako aukerarik. Aurretik zazpi euroordaindu beharko dira, igandean bederatzi.
Argazkia: iaz mendizaleak Aizpurutxon atsedena hartzen.