
Aste honetan hasiko da Urola Garaiko Mankomunitateko Berdintasun sailak antolatutako egitaraua. Hasiera modura emakume etorkinei zuzendutako hitzaldia egingo dute, legeei eta etxeetan lana egiten dutenen eskubideei buruz. Bizkaiako Etxeetako Zerbitzarien elkarteko kideak izango dira hizlari.
Bailaran kartelen bidez iragarri dute hitzaldia, eta Jabekuntzaren Eskolaren barruan legokeen Espazio Multikulturalaren barruan egingo dituzte ekitaldien berri ere eman dute. Asteazkenean, hilak 26, Urretxuko kultur etxean egingo duten hitzaldia etorkinei informazioa ematea xedea duen hitzaldi sorta baten barruan dago, orain hasi eta abendura bitartean egingo dituztenak.
Tailerrak eta festa
Hitzaldiez gain eta espazio multikulturalean gai ezberdinei buruz solasaldiak egin eta egingo dituzte. Ssexualitatea, haurrak izatea edo seme-alabak urrun edukitzearen gaiak jorratuko dituzte. Etorkinen eskubideen informazioa emateari garrantzi berezia eman diote. Uztailaren 18an festa egingo dute.