
Joan den martxoan Elgetako Aixola adintxikikoen zentroan izandako istiluen ondotik bost gazte atxilotuzituen Ertzaintzak. Ordu geroztik Zumarragako Ibaiondo adin txikikoenzentroan daude eta momentuz bertan jarraitu beharko dute, Gipuzkoakoauzitegiak hala erabakita.
Joan den martxoan atxilotu zituztenbost gazteak Elgetan, Aixolako zentroaren barruan istilu larriaksortu zituztelakoan. Istiluetan hiru zaindari zauritu ziren etaosasun zerbitzuek artatu behar izan zituzten. Orain bi hialbeteatxilotu zituztenetik adingabeentzako Zumarragako Ibaiondo zentroitxian egon dira bost adingabeak, epaiketa gertatu arte kautelazkoneurri moduan. Epaiketa egin dute eta Auzitegiko Lehen Sailak atzerabota du adingabeen defentsen errekurtsoek eskatutakoa: adingabehoriek Zumarragatik irtetea. Hala, bertan jarraitu beharko dutemomentuz.
Entzutegiko autoak dioenez, Aixolakozentroa hondatzen hasi ziren atxilotutako adingabeak: bakartze-gelaerre zuten, altzariak, ateak, ordenagailuak eta kristalak apurtuzituzten, baita Ertzaintzaren eta zaintzaileen autoak ere. Horrezgain, Ertzainak iraindu eta mehatxatu zituzten.