Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Iker Zabaleta: Zailtasun guztien gainetik, txirrindularia (157. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/05/24
Otamotz

Bigarren hauen artean 90 hamarkadanzeresan handia eman zuen Iker Zabaleta txirrindularia dugu. Istripularria izan zuen, baina sekula ez dio bizikletan ibiltzeari utzi.

Iker Zabaleta zumarragarrak makina batgaraipen lortu zituen amateur mailan eta ONCE talde handiakprofesional mailara pasatzea eskaini zion. Sinatu aurretik kamioibatek jo zuen eta urtebete behar izan zuen osatzeko. Lasterketamundura itzuli zen eta garaipen gehiago lortu zituen, baina ez zitueneskaintza on gehiago izan. Lehiatzeari utzi eta Mari Jose emaztearenherrira joan zen bizitzera, Castellora. Ane Miren izeneko alaba duteeta duela zazpi urte Euskal Herrira etorri ziren, Urdiainera. EgunMaster mailako probetan lehiatzen da. Hilabete honetan Zumarragakolasterketan bigarren egin du.

Zure aita ere txirrindularia izan zen.Berak zaletu al zintuen?

Aitak ez zuen nahi ni bizikletanibiltzea. Futbolari izatea nahi zuen. Baloia aurrean jartzen zidaneta bizikleta aparte uzten zuen, Realaz hitz egiten zidan, Atotxaraeramaten ninduen… Bera ezkutuan ateratzen zen bizikletan ibiltzeranik ikusi ez nezan. Baina lagunen bitartez Goierriren Oximek taldeanhasi nintzen. Ordutik aitaren laguntza izan nuen, nahiz etatxirrindularitza semearentzat gogorregia iruditzen zitzaion.

Lehen pausoak ondo gogoratzen aldituzu?

Bai, bai… Diego Blanco, Patxi Jarit,Iñigo Salegi, Mikel Larrañaga, Mikel Navarro, AitorIzagirre lagun minarekin… ibiltzen nintzen. Gutxitan ikusten duguelkar, baina ez dugu harremana galdu.

Noiz hartu zenuen bizikleta serio?

Baqué taldera pasa nintzenean.Ordura arte ez nuen buruan profesionala izatea, baina txipa aldatunuen eta nahi nuen hori lortzeko sofritzen hasi nintzen. Iberdrolataldean ez nuen dietarik jarraitzen, adibidez. Sei urte eman nituenamateur mailan, hiru Iberdrolan eta hiru Baqué taldean,istripua izan aurretik.

Istripua izan zenuenean profesionalmailara pasatzeko zorian zinen.

ONCE taldearekin pasa behar nuen, bainakamioi batek harrapatu ninduen. Santa Clara taldeak berehala pasatzeaeskaini zidan, baina denboraldi amaieran ONCErekin pasatzea nahiagonuela esan nien. Handik bi astera kamioiak jo ninduen eta gorputzarenezkerraldea apurtu zidan. Urtebete behar izan nuen osatzeko.

Berriro lehiatu al zinen?

Bai. Ondo hasi nintzen. Lehenlasterketan bigarren egin nuen eta bigarrena irabazi egin nuen. BainaExtremadurako itzulian istripua izan nuen eta beldurtu egin nintzen.Ausardia galdu nuen. Arriskatzeak merezi ote zuen galdetzen nionneure buruari eta hala ez dago lehiatzerik. Irabazteko gogoakbeldurra estali behar du. Denboraldia bukatu nuen eta hurrengoahasteko bi aste falta zirenean taldea desegin zen dirurik ez zuelako.Talde batek dirurik kobratu gabe profesionaletara pasatzeko aukeraeskaini zidan, baina dagoeneko 24 urte nituen eta lanean hastekoordua zela pentsatu nuen. Hala, txirrindularitza utzi nuen.

Ondo moldatu al zinen bizimodu berrira?

Bai. Bizikleta munduan, lan munduanbezala, entxufea izanda edozein tokitara heldu daiteke. Nik ez nuenbabesle onik. Beste askori berbera gertatu zaie eta ez dugu inongoamorrurik: bizikletan ibiltzen jarraitzen dugu. Dena den,Madariagarekin mokokaldiak izan nituen. Izan ere, SabinoAngoitiarekin arazoak zituen eta Baqué taldekook ez genuenEuskaltelera pasatzeko aukerarik. Unai Etxebarriak Zaragozako CAItaldera joan behar izan zuen Euskaltelekin pasatu ahal izateko.

Zeintzuk dira profesionaletan aritudiren zure taldekideak?

Ricardo Otxoa zena, adibidez. ONCEkErrioxako itzulian eurekin parte hartzea eskaini zidan, bainaordurako estatuko selekzioarekin hitz emanda nengoan. Nire tokiaRicardo Otxoak hartu zuen. Ondoren Espainiako txapelketa irabazi zueneta ONCErekin pasatu zen.

Zer nolako txirrindularia zinen?

Esprinterra nintzela esaten zuten,baina hemen ondo igo beharra dago esprintera iristeko. Beasaingohelmugara, adibidez, Aitor Osarekin eta Iñigo Chaurreaurekinheldu nintzen Aztiria igo ondoren.

Profesional mailara pasa izan bazina,non egongo zinen zure ustez?

Urtebetean profesionaletara pasatzekoaukera nuela pentsatu nuen eta nire ilusioa Jalaberten modukotxirrindularia izatea zen: erregularra. Amateur mailan neure modukoakDavid Etxebarria eta Igor Astarloa ziren. Beharbada egun batekolasterketetan itzulietan baino hobeto moldatuko nintzen.

Istripua etxeko guztientzat kolpehandia izango zen, baina aitarentzat gehiago beharbada.

Ez dit sekula horri buruzko ezer esan.Nire ustez izua sortu zitzaien. Noiz edo noiz utziko banu hobe izangolitzatekeela esan izan didate, besterik ez. Baina mugitu samarra naizeta bizikleta lasaitzeko baliagarria zait. Bakarti samarra ere banaizeta bizikletan neure buruarekin bakean sentitzen naiz. Niretzatbizikleta drogazalearentzat droga dena dela uste dut.

Sekula ez al diozu bizikletanibiltzeari utzi?

Lehiatzeari utzi nioenean Valentziarajoan ginen bizitzera eta hango eguraldia bizikletan ibiltzekoprimerakoa da. Berehala egin nituen lagunak. Bizikletak horretarakoere balio du. Orain lehen baino gehiago gozatzen dut, ez baitutpresiorik.

Dena den, iaz lasterketa mundura itzulizinen. Master mailako probetara, hain zuzen ere.

Goierriren Oximek, Caldeyf eta Centurytaldeetan nirekin ibilitako Azkoitiko lagun batek bultzatuta izanzen. Urdiainera etorri ginenetik Master kategoriako lasterketetanparte hartzeko esan eta esan ari zen eta iaz baietz esan nion bakeanutz nezan. Arratsalde hartan bertan bere zuzendariak deitu zidandagoeneko nire izena eman zutela esateko.

Zer moduz moldatu zara lehen urtebetehonetan?

Iaz gauzak ondo atera ziren etalasterketa dezente irabazi nituen. Lagunarteko lasterketak zirelauste nuen, baina taldeen eskaintzak jaso nituen: batzuek honakoaeskaintzen zidaten, besteek bestelakoa… Tuterako Goerna taldeaklagunak nirekin eramatea eskaini zidan eta horrekin sinatu nuen.Talde batzuek hotelak, bidaiak eta gainontzeko gastuak ordaindukozizkidatela esan zidaten, baina beldur apur bat eman zidan. Guriarropa eta kaskoa ematen dizkigute eta bizikleta kontuetan deskontuadugu. Urtetik urtera Master kategoria indartzen ari da. Izan ere,amateur maila utzitako askok Master lasterketetan parte hartzeaerabakitzen dute eta horiek maila oso ona dute. Amateur mailan bainolizentzia gehiago daude dagoeneko eta Nafarroa aldean gurelasterketek komunikabideetan presentzia handia dute. Nire ustezgozatzeko parte hartu beharko genuke, baina… Lehen Masterlasterketak duela zortzi bat urte korritu nituen Valentzian, bainagiroa ez zitzaidan asko gustatu: txirrindulariak maltzur samarrakziren. Hemen laguntasun handiagoa dago. Askok amateur garaitikezagutzen dugu elkar eta lasterketa gogortu aurretik barre batzukegiten ditugu.

Alabari gustatzen al zaio bizikleta?

Irailaren 16an 10 urte egingo ditu.Nire lasterketetara etortzen da eta zaletu egin da. Lehengoanbizikleta uzteko esan zidan eta ez zidan inongo graziarik egin.Alabari bizikletan ibiltzen irakatsi genion, baina gogorra eginzitzaidan. Nire odola darama eta ez da harritzekoa izango bizikletanibili nahi izatea. Ez diot ukatuko, baina… Errepidean ibiltzeaarriskutsua da. Duela hiru urte, adibidez, auto bat gurutzatu eginzitzaidan eta klabikula hautsi nuen. Aukeran, nire ingurukoakbizikletan ez ibiltzea nahiago dut.

Arriskuarekin ez ezik, askok kirol haudopingarekin ere lotzen dute.

Nik ez dut sekula dopingik ikusi, bainaamateur mailan eman nuen azken urteetan aldaketa nabarmena eman zen:lehen urteetan gutxi ziren kontrolatu beharrekoak, baina bat-bateanordura arte makal ibilitako jendea ondo ibiltzen hasi zen. Horrekpresioa areagotu egin zuen eta lasterketa mundua uzteko arrazoi batgehiago eman zidan.

Profesionaletan lan bikaina egin zutenEtxebarria, Astarloa eta Horrillorekin ibili zinen. Zer sentitzenzenuen telebistan ikusten zenituenean?

Beraiekin harremana dut oraindik.Horrillorekin, adibidez, joan zen astean hitz egin nuen. Iaz,istripua izan zuenean, ospitalera joan nintzen bisitatzera.Lasterketak irabazten zituzten bakoitzean asko pozten nintzen.Amateur mailan euren pare ibiltzen nintzen, gero ez nintzenprofesionala izan, baina ez dut amorrurik horregatik. Niri gertatuzitzaidana beste askori gertatu zaie. Igor Miner ere, adibidez, osoona zen eta ez zen pasa. Profesional mailara pasatzea oso zaila daeta, gainera, hasieran soldatak eskasak dira. Dirua irabazten dutenakgutxi dira. Bizikletan ibiltzen denak bere kirola maite du.Futbolariek ere euren kirola maite dute, baina kazkabarra egiten badupartida bertan behera uzten dute. Arabako itzulian elurra egiten hasizen eta lasterketa bukatu behar izan nuen erregulartasunaren maillotasoinean neramalako. Herrera mendatea dardarka igo nuen. Oso gaizkipasatu nuen. Hala ere, oraindik ere ahal badut egunero ibiltzen naizbizikletan.

Emaztea Castellokoa duzu. Nolatan?

Kadete mailan nengoenean estatukoselekzioarekin bertara joan nintzen eta hala ezagutu nuen. 18urterekin noizean behin autoa hartu eta hara joaten nintzen. Neguanhilabete bat ematen nuen bertan entrenatzen eta denborarekinharremana finkatu egin zen. 16 nituenean hasi ginen elkarrekin etadagoeneko 37 ditut.

Lasterketa mundua utzi zenueneanbertara joan zinen bizitzera.

Bere ama alarguna zen eta bertarajoatea erabaki genuen. Ama hil zitzaionean, berriz, hona etorriginen. Hango etxea mantentzen dugu. Han primerako eguraldia dutebizikletan ibiltzeko, baina hona etortzeko gogoa nuen. Iberdrolanibilitakook urtero afaria egiten dugu eta urtero etortzen nintzen.

Zertan lan egin duzu?

Alqueriasen bizi ginenean, Vila-Realondoan, zeramika enpresetan lan egin nuen. Hona etorri ginenetikSunsundegi enpresan lan egiten dut. Etorri bezain pronto Pozuetaklana eman zidan eta hori eskertu beharra dut. Duela zazpi urte etorriginen.

Urdiainen bizi zarete. Zergatik?

Zumarragan eta Urretxun ereetxebizitzak ikusi genituen, baina bi txakur genituen eta terrenotxiki bat nahi genuen. Urdiain eta Arbizun izan ginen eta Urdiaingehiago gustatu zitzaidan txikiagoa delako. Herri txikietan bizitzeraohitu naiz eta Urretxu eta Zumarraga handiegiak iruditzen zaizkit.

Non entrenatzen duzu?

Otzaurte eta Lizarrustiko itzuliaaskotan egiten dut. Oso polita da eta azkar joanez gero gogorraegiten da. Eguraldi txarra egiten duenean Lizarra aldera joaten naiz.Bizikletan ibiltzerik ez dudanean, berriz, paseatzea gustatzen zait:Iturmendi, Bakaiku, Etxarri…

Sakana aldean txirrindulari profesionalasko daude. Entrenatzen al duzu beraiekin?

Aurten, izan dudan osasun arazoa medio,ez. Iaz, berriz, abendua erdialdera arte beraiekin ibili nintzen:Egoi Martinez, Jorge Azanza, Pablo Urtasun urdiaindarra… Neguanberaiekin ibil naiteke, baina sasoia hartzen dutenean… Iker etaIgor Flores ere Urdiaingoak dira. Igorrekin ibiltzen naiz, baina IkerIruñean bizi da. Herriko festetara bakarrik etortzen da,eskopeta kargatuta!

Emaztea ondo moldatu al da EuskalHerrira?

Urdiainen koadrila du, ni bainoirekiagoa baita.

Eta alaba?

Bi urte zituen oraindik etorriginenean. Nik euskaraz egiten nion beti eta hona etorri gineneanikastolara bidali genuen. Alabak eta biok beti euskaraz egiten dugu.Emazteak, entzutearen poderioz, ulertzen du. Alabak valentzieraz erebadaki. Izan ere, Castelló Kataluniatik gertu dago, emaztearensenitarteko gehienak kataluniarrak dira eta valentzieraz hitz egitendute beti. Emaztearekin askotan valentzieraz hitz egiten dut, alabakamaren hizkuntza galdu ez dezan. Orain arte lotsa ematen zion, bainaaurten valentzieraz hitz egiten ausartu da hara joan garenean.

Erraz ikasi al zenuen valentziera?

Ez nuen aparte sentitu nahi eta ez zelazaila iruditu zitzaidan. Hasieran entzunez eta gero hizketan egitenausartuz ikasi nuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT