
Euskarazko liburuen irakurle taldeaarratsaldean, 19:00etan, elkartuko da ohiko solasaldia egiteko, etagaztelaniazko taldea datorren astelehenean. Maiatzean irakurritakoaizango dute mintzagai bietan. Euskarazko taldeko kideek poesiabilduma bat irakurri dute, egile askorena. Gaztelaniazko taldekoirakurleek John Berger idazle ingelesaren “Una vez en Europa”liburua irakurri dute .
Euskarazko irakurle taldearen azkensolasaldietan idazleak izan dituzte gonbidatu. Handik pasa dira jadaUxue Alberdi, Bernardo Atxaga eta Joan Mari Irigoien. Oraingoanpoesiaren generoa aukeratu dute. Taldeko dinamizatzaile GorkaAzkarate da. Solasaldia bihar 19:00etan izango da Zelai Arizti kulturetxean.
Gaztelaniazko taldean aldiz, John Berger idazlearen(Londres, 1926) ”Una vez en Europa” eleberria landuko da.Ipuin-bilduma da berez, eta trilogia baten parte da. Europako gizartetradizionalean oinarrituta, aro baten bukaeraren testigantzak biltzenditu gaztelaniazko taldeko kideek irakurri duten liburuak.
Argazkia: euskarazko taldea Joan MariIrigoienekin, azkenaengoz egindako saioan.