
”Ipar Kutxa” Sari Nagusia triatloi olinpikoa ospatu zen igandean, hau izan zen Hego Euskal Herrikozirkuitoko lehen proba. Mikel Elgezabal gernikarra eta Itsaso Leundahernialdetarra izan ziren 208 partehartzaile bildu zituen probarenirabazleak. Guztira 1,5 km igerian, 45 km bizikletan eta 10 kmkorrikan egin behar izan zituzten parte hartzaileek.
Urola Asirauto Plazaolako bosttriatletek parte hartu zuten igandeko proban. Gizonezkoetan MikelMurua izan zen taldeko lehena helmugan lasterketa bikain bat burutuondoren 18. postua eskuratuz eta Josetxo Mugika(46. eta bigarrenveterano 2 mailan), Beni (87.) eta Arturo Mariscalek (131.) osatuzuten taldea. Taldekako sailkapenean seigarren postua bereganatuzuten. Emakumezkoetan Gema Hernandezek 9. postuan amaitu zuen.
Triatloi zirkuitoko hurrengo probakdatorren larunbatean Bermeon eta igandean Deban ospatuko dira, biaksprint distantzian.
Alberdi Lanzaroteko Ironmanean
Aipatzekoa da baita taldeko kide AitorAlberdi zumarragarrak, asteburuan Lanzaroten egin den Ironman probanparte hartu duela ere. Proba 10 ordu eta 8 minutuko denboran egin zuenAlberdik.