
Urola Garaiko Mankomunitatearen batzarorokorra egin berri du Urretxuko udaletxean. Urte honetarakoaurrekontua eta kreditu aldaketa izan zituzten mintzagai, eta gaiordenako puntu guztiak apartekorik gabe onartu zituzten.
Batzarraberriki hil den Prudencio Larrañagaren omenezko minutu batekoisilunearekin hasi zen. Legazpiko alkate izana, Mankomunitateko lehenlehendakaria ere izan zen Larrañaga.
Jarraian,aurrekontuen gaia landu zuten. Aurkeztu zituzten datuen araberamankomunitateak 1.276.935 euro izango ditu aurten proiektu bateratuakaurrera ateratzeko. Dirutza horretako %66 erakundeak biltzen dituenlau udalek jartzen dute: Ezkio-Itsasok %2,24, Legazpik %33,11,Urretxuk %26,26 eta Zumarragak %38,39. Gainontzekoa EuskoJaurlaritzak (%30) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (%4) jartzen dute.
Gastu ugari
Gastuen alorrean suhiltzaileen zerbitzua,Gurutze Gorria, eguneko zentroak, Etxadi zerbitzua, hezkuntzapromozioa, kontsumitzaileen arreta bulegoa edota kulturaren, UTBreneta euskararen plan estrategikoaren promozioa aipatu zituzten.
UGLEdagoen eraikina erosteko eskatu zuten mailegua ordaintzen datorrenurtean bukatuko dutela ere jakinarazi zuten bilkuran. Zorpetze maila%7,15koa da, azaldu zutenez «arrazoizko neurrien azpitik».
Kreditu aldaketa
Kreditu aldaketa bat ere onartuzuten bilkuran batu ziren 27 lagunek. Horren arabera, mankomunitateak165.785 euroan gehituko du gastua, eta diru horrekin UGLEn Ortoprograma garatuko dute, besteak beste.