
Joan den larunbatean Bermeoko V.Triatloi sprinta ospatu zen, hego Euskal Herriko Zirkuituko bigarrenproba. 240 triatleta bildu ziren eta garaipena Felix J. Martinez etaEstefania Gomez kantabriarrek eskuratu zuten.
Urola Asirauto Plazaolako seitaldekidek parte hartu zuten bertan. Emakumezkoetan Gema Hernandez13. sailkatu zen eta Aintxine Kerejeta 20. Gizonezkoetan aldiz,Josetxo Mugikak 26. postua egin zuen eta garaile izan zen beteranoen2. mailan. Raimundo Diaz 110. eta Joseba Garmendiak 149. osatu zutentaldearen parte hartzea. Jon Muruak zulatu baten ondorioz ezin izanzuen proba amaitu.
Debako II. Triatloia
Beste alde batetik igandean Debako II.Triatloi sprinta jokatu zen, maila ezberdinetako EuskadikoTxapelketa. Bertaratu ziren 340 triatletek, igerian 750 metro,bizikletan 24,5 kilometro eta korrika 5 kilometroko ibilbidea osatubehar izan zuten. Egoitz Zalakain tolosarrak eta Estefania Gomezkantabriarra izan ziren helmugaratzen lehenak.
Urola Asirauto Plazaolako taldekideeidagokionez zazpik lortu zuten proba amaitzea. Mikel Muruak onenenartean lehiatzeko aukera izan zuen eta lasterketa bikain batenondoren 17. postua eskuratzea lortu zuen. Josetxo Mujika, berealdetik, 58. postuari esker Euskadiko Txapeldun izendatu zutenbeteranoen 2. mailan. Partehartzea Joseba Alberdi 73. Jose ManuelBenitez 78., Roberto Renilla 154., Juan Carlos Rueda 159. eta DaniHerasek 188. osatu zuten.
Ondorengo hitzordua Ondarroako TriatloiOlinpikoa izango da, Euskadiko Txapelketa izango dena.