
Udaberri Kontzertuak musika zikloahasiko dute zapatuan Urretxun eta Zumarragan. Eneko Dorronsorok etaDonato Goienetxek irekiko dute zikloa. Batak trikitixa jotzen du etabesteak aldiz, perkusioa. Ez da ohiko emanaldia izango, trikitisoinua bongoekin, afrikar danborrarekin, xilomarimbarekin,kriskitinekin edota temples block kutxarekin lagunduko baitute.
Ekainaren 12an eta 19an egingo dituztegainontzeko bi emanaldiak. Lehenengoan Javier Garayalde jazzlaukoteak eskainiko du kontzertua eta bigarrenean aldiz, MikelAnduezak eta Iñaki Salvadorrek. Emanaldi guztiak 19:30eanhasiko dira eta eguraldi txarra eginez gero, Urretxuko Labeagaaretoan egingo dituzte.