
Urretxuko eta Zumarragako merkatarienelkarteak, Bi-Tarteanek, elkartea identifikatuko duen leloa bilatuasmoz lehiaketa antolatu du. Goiburuak Urretxu eta Zumarraga izenakizan beharko ditu, eta euskarazko eta gaztelaniazko bertsioakaurkeztu beharko dira. Parte-hartzaile bakoitzak bi esan edo goiburuaurkeztu ahal izango ditu gehienez.
Lanak Uggasa garapenagentziak Urretxuko Iparragirre kalean duen egoitzan utzi beharkodira, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 14:00etara. Ekainaren15ean bukatuko da epea. Sari bakarra izango da irabazlearentzat: 250euro. Bale bat izango da eta Urretxuko eta Zumarragako dendetangastatu beharrekoa. Irabazlearen izena hilaren 18an jakinarazikodute, Merkataritza Astearen barruan.
Merkataritzaren Astea
Bi-Tartean elkarteak Merkataritzaren Astea antolatuko duaurten zortzigarren urtez. Ekimen horren ardatza ere bertakomerkataritza sustatzea da. Ekainaren 11tik 18ra garatuko da.Elkarteko kide diren dendetan erosketak egiteagatik bi lagunentzatAsturiasen eta Kantabrian asteburu pasak zozkatuko dituzte. Gainerakale animazioa, musika eta antzerki ikuskizunak aurkeztuko dituzte.
Argazkia: martxoan Bi-Tarteanekoantolatu zuen stock azoka.