
Larunbatero egiten duten bezala, bihar ere hiru partida jokatuko dituzte. Kadetetan Artolak Tolosaren aurka jokatuko du; jubeniletan Aretxabaleta eta Urbieta ariko dira, eta nagusien mailan, azken partidan, bikotekako partida jokatuko dute. Baezek eta Galarragak osatutako bikoak Armendarizen eta Zabaletaren aurka jokatuko du. Partidak bihar goizeko hamaiketan hasiko dira.