
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiaeta Eneko Goia Aldundiaren bozeramaile eta Azpiegitura diputatuaherenegun Zelai Arizti aretoan izan ziren, Gipuzkoako Foru AldundiaZure Herrian egitasmoa aurkezten. Herritarren proposamenak, kezkaketa ideiak aurrez aurre entzutea da egitasmoaren funtsa. Esandakoenartean nabarmentzekoa da Antioko Interpretazio Zentroarenproiektuaren inguruan Zumarragako udal gobernuarekin hitz egitekoprest agertu dela Markel Olano.
«Adostutako eta ondoegindako proiektua bada laguntzeko prest gaude», adierazi zuenahaldun nagusiak. Zumarragako Udalaren eta Aldundiko Kultura sailarenartean oraindik gaiari buruz bilerarik ez dela egin onartu zuen.«Gure aldetik, planteamendu politikoak baino gehiagoinstituzionalak dira nagusi. Proiektu bat aurkezten digutenenan ezdiogu aurkezlearen kolore politikoari erreparatzen, baizik etaproiektuaren bideragarritasunari eta proiekzioari».
Gaiareninguruko hartu-emanik ez egotearen arrazoien artean, ahaldun nagusiakesan zuen 2010eko aurrekontuetan proiektu horretarako tokirik ezzegoela jakinda Udalaren aldetik kontakturik ez dela egon. «Jakinbehar dute, hala ere, datorren urteko aurrekontuak lantzen iraileanhasiko garela, eta aurretik Udalaren eta Aldundiaren arteko kontaktuaegotea komenigarria litzatekeela».
Zumarragan gaiareninguruan sortutako ika-mikaz ondokoa esan zuen: «Gureeginbeharra Udalaren ordezkaritzak ekartzen digun proiektuareninguruko eztabaida sustatzea eta Udalarekin harreman estua sortzeada».
AHT eta ekimen bera
Abiadura HandikoTrenaren lanekin aurrera jarraituko duten galdetuta Olanok berretsizuen ez dutela onartuko lanak gelditzea, «horren kontra azaldugara Espainia mailan lanak geldituko dituzten albistea atera zenean».Euskal Herri mailan eginda ere, AHTaren ibilbidea mugatuta egongo ezote den galdetuta, «Eusko Jaurlaritzak aurrera egitea etabesteek ez egitearen inguruko erantzun bat» sortu dela esanzuen. Aldundiaren Zure Herrian egitasmoaren inguruan azaldu zuen«urruntzea» dagoela politikarien eta herritarren artean;«zuzeneko hartu-emanaren garrantzia ikusi dugu».
Zaborren erraustokiaren aldeko apustua, gizarte ongizatearen,lehiakortasun ekonomikoaren eta bakearen aldekoa egin zuten.