
Urretxuko eta Zumarragako Gaztetxearen8. urtemugaren inguruan antolatutako egitarauaren barruan,larunbatean bazkaria egin zuten gaztetxe ondoan jarritako karpan. 150lagunetik gora elkartu ziren paella jaten, ospakizun egitarauko egunmardulenean. Bazkalostean bakarrizketa eta arratsaldean Taka Takataldeak kalean kontzertua eskaini zuen.
Urtemugako ospakizunak dena den aurreraegingo dute datozeen asteetan ere. Hilaren 11n, 18.30ean, NekaneJuradok AHTri buruzko hitzaldia eskainiko du. Larunbatean, 23.00etan,guatekea izango da. Azkenik, igandean Sand creek eta Masacre taldeekkontzertua eskainiko dute 23.00etan.
Ekaineko hirugarren astean kontzertuaketa hitzaldi bat izango dira. Hilaren 18an, 23.00etan, Zarata gaua!!!festa izango da. 19an, 19.00etan, kalejira izango da eta gazteekantzerkia egingo dute. Aste horretako ekitaldiekin bukatzeko, 20anpetrolio konpainiek Patagonian dituzten negozioei buruzko hitzaldiaeskainiko da 18.30ean hasita.
Hilaren 22an egungo gaztetxearenirekieraren zortzigarren urteurrena ospatuko da. Bertaratzen direnekpintxoak jateko eta argazkiak ikusteko aukera izango dute. Hilaren25ean, 18.00etan, gazteak Altxorraren bila jolasean arituko dira.Gauean hip-hop jaialdia izango da. Horretaz gain, Agresiónverbal, Artillería pesada eta El artefuckto taldeek kontzertuaeskainiko dute. Bukatzeko, hilaren 26an ere hip-hop musika izango da.Gainera, Distinta tinta, Burro eta Los warros taldeek kontzertuaeskainiko dute.
- Ikusi bideoa jarraian: