
Bi gunetan banatuko da geltokiintermodala. Alde batetik, gainazalean, egungo geltokiaren parean,oinezkoentzako gune ireki bat sortuko da, zuhaitzak eta bankuekin.Era berean, Renfeko geltokiarekin bat egingo duen autobusentzako lauedo bost geraleku sortuko dira. Baita taxientzako eta anbulatoriorakozamalanak egiteko gune bat ere. Era berean, Ipeñarrietakalearekin bat egingo duen bide bat eraikiko da bi udalek onartutakoMugikortasun eta Trafiko Plan Integralean jasotakoari jarraituz.
Bigarren gunea lur azpian gauzatuko da.Bertan bi pisutako aparkaleku bat egingo da. Lehenengo solairuan 120autorentzako aparkaleku libreak egokituko dira, Zelai Ariztikoparkinaren antzera funtzionatuko duelarik. Bigarren solairuanaparkaleku pribatuak izango dira, 80 guztira.
Garraio publikoa
Geltoki intermodalarekin garraiopublikoaren erabilera sustatzea bilatu nahi da. Jasangarritasunarenbidean, Zumarragara autoz datozenei, autoa aparkatu eta autobusa,taxia edo trena eskura izatea ahalbideratu nahi da.
Geltoki intermodalaren lanak irailarenerdialdean hasi zituzten. Behin lanak hasita urte beteko epea izangodute guztia amaitzeko. Aurrekontua 4.625.000 eurokoa da. Lan hauekaprobetxatuz eta bigarren E planaren diru-laguntzak baliatutagainera, sei lur azpiko edukiontzi egokitzeko lanak egingo dituzteGeltokiko eremuan. Intermodalaren lanak datorren urte hasierarakoamaituta egotea aurreikusten da.