
Urretxuko txistulari taldeko hirukidek, Jose Javier Larrañaga Jostenka-k, Juan Manuel Kerejetaketa Jose Mari Lasak, Urretxuko urrezko domina jasoko dute. Halaerabaki zuen atzo Udalbatzak osoko bilkuran. Santa Anastasia jaietanjasoko dute herriko aitortza garrantzitsuena. Atzo ezustean jasozuten albistea eta udalaren plaka.
Txistulari taldearensorreraren 50. urtemugaren ospakizunetan, Urretxuko Udalbatzakibilbidearen aitortza egin zion atzo taldeari. Hala ere, hiruomenduak udaletxean biltzeko aitzakia besterik ez zen izan. Sorpresazentzun zuten erabakia, batzar aretoa bete-beteta zela. Txistulariugari bertaratu zen batzar aretora. Alkate Soinua jo zuten, eta SantiGutierrez zenak 1993an udalari igorritako gutuna irakurri zuen Lasak.
Urte asko taldean
Hiru omenduek ibilbide luzea duteUrretxuko txistulari taldean. Larrañagak 48 urte ingurudaramatza txistu jotzen. Kerejeta atabalaria taldean «iahasieratik» dabil. Ramon Esnaolaren ikasle izan zen, etaIratzarri dultzainari taldeko sortzaileetakoa da. Lasa berriz,1967tik dabil txistulari taldean.
Txistulari taldeak, berealdetik, omendu bakoitzari bere izena idatzia duen danbolin-makilaoparitu zion atzoko ekitaldian.
Egilea: Goierriko Hitza