
Peio Galvez zumarragarrak aurkeztutakolana ontzat eman du epaimahaiak, proiekatuak bekaren deialdiarenhelburuak betetzen dituela ondorioztatuta. Behin oniritzia emandaGalvezek 10 hilabeteko epea eta 5.000 euroko aurrekontua izango ditu Urretxuren balioak biltzen dituenlana burutzeko.
Udalak apirilean egin zuen bekarenaurkezpena. Iñaki Zabala alkateak eta Gorka Garmendia kulturazinegotziak orduan azaldu zutenez urretxuar balioak bere aldeguztietan ikertzeko eta definitzeko beka da honokoa. Soziologia,historia, artea, antropologia, ekonomia, hizkuntzalaritza,literatura, etnologia, zuzenbidea, jaiak, ohiturak eta, oro har,gizarte zientziei dagozkien ikerlanak eginaraztea nahi dute.
Lehen aldia da Urretxuko Udalak tankera horretako beka batkaleratzen duena. Eta legegintzaldiaren hasieran politikariek zehaztuzituzten bost ildo estrategikoetako bat osatzera dator, Urretxukoberezko balioa indartzea, alegia.