
Realeko lehenengo taldeko hiru jokalariizan ziren atzo arratsaldean Zumarragan, nesken taldeko jokalaribatekin batera. Aurretik etorriko zirenen izenak ziurtatu gabeegonda, azkenean Borja Vigera, Carlos Martinez eta Josu Esnaola izanziren Euskadi plazako arkupeetan. Nesken taldeko Naiara Herreraberaiekin eseri zen mahaian. Aurreikusi bezala, ikusmira handia sortuzuen Realeko jokalarien etorrerak eta jende asko elkartu zenarkupeetan. Antolaketa arazoren bat egon zen hainbeste jende egonda.Ekintza honekin hasi da Musti taldeak antolatutako RealekoLagunarteen XI. Biltzarra.