
Larunbat goizean egin zen Madrilen ITUDextro Serie triatloi proba. Urola Asirauto Plazaola taldeko GemaHernandezek hartu zuen parte bertan, Espainiako Txapelketarakopuntuagarria zen taldekako proban. Proba distantzia motzekoa izanzen, 1,5 km igerian, 40 km bizikletan eta 10 km korrikan. 700triatleta bildu zituen probak, horietatik 52 emakumezkoak
Prestatutako proba eta egiten zituen 32graduak gaindituta 8. postuan amaitu zuen lasterketa Hernandezek.30-34 urte bitartekoen mailan garaipena lortu zuelarik. Garaipenhonekin, irailean Budapesten ospatuko den mundialean parte hartzekotxartela eskuratu du Urola Asirautoko kideak.
Josetxo Mugika garaile Ondarroan
Triatloi taldeko beste lau kidekOndarrun larunbatean egin zen proban hartu zuten parte; JosetxoMujikak, Aitor Alberdik, Joseba Alberdik eta Jon Aramendik. Mailaezberdinetako Euskadiko txapeldunak nortzuk izango ziren erabakitzekobalio izan zuen Ondarruko probak eta Hego Euskal-Herriko zirkuitorakopuntuagarria izan zen. Gizonezkoetan Mikel Elgezabal izan zen garaileeta emakumezkoetan aldiz, Ana Casares.
Aitor Alberdi izan zen taldeko lehenahelmugan 7. postuan eskuratuta. Josetxo Mujika Euskadiko Txapeldunizendatu zuten beteranoen 2. mailan eta taldeka 6. postua eskuratuzuten.
Beste alde batetik Roberto RenillaErronkarira joan zen bere egunean elurrarengatik atzeratu zen IsabakoDuatloi krossean parte hartzeko. 26. postua eskuratu zuen. Donostian,Ondarretan egingo den Tecnun Sprint Triatloi proba izango datriatletentzako hurrengo hitzordua.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola.