
Espainiako Aldizkari Ofizialeanargitaratu zen asteartean lizitazio iragarkia. Azterketak 350.000euroko aurrekontua eta urtebeteko epea ditu. Proiektua idaztekoeskaintzak aurkezteko epea uztailaren 19an bukatuko da.
Eusko Jaurlaritzak bidalitako oharbaten dioenez, Debagoiena da Gipuzkoan gabezia handiena dueneskualdea garraio publikoari orokorrean eta trenbide zerbitzuarizehazkiago dagokionez. Iñaki Arriolak zuzentzen duen sailakZumarraga eta Eibar batuko lituzkeen trenbide sare berri bat egiteaplanteatzen du gabezia horri aurre egiteko. Lehenengo ikerketa eginondoren, beste ibilbide batzuen aukera ere aztertuko dute.
Ikerketa
Bidaiarien eta merkantzien garraioaaztertuko dute Zumarraga eta Eibar artean, baita inguruko herrietanere. Ikerketa honen emaitza izango da ondoren egingo diren azterketaeta proiektuen oinarri.