Espero zen amaiera eman zitzaion atzoUrretxun eta Zumarragan asteburuan egin den Realaren Lagunarteen XI. Biltzarrari. Reala lehenengo mailan da berriz eta hori ospatuz amaituzuten atzo Anoetan, ostiral arratsaldean bi herrietan Musti Taldeakantolatuta hasi zen ekimena. Euskal Herriko eta Estatuko 50 taldeinguru batu dira biltzarrean gure herrietan, osotara ia 400 batpertsona.
Biltzarra ostiralean hasi bazen ere, larunbateanegin zizkieten lagunarteei harrera ofizialak Zumarragako etaUrretxuko udaletxeetan. Txistularien eta trikitilarien kalejirak,bazkaria, disko festa, gizon proba edota afari ofiziala izan zituztenlarunbateko egitarauan. Atzo Zumarraga Hiria III. Karting lehiaketaegin zen goizean eta 11:00etan Realaren mendeurrenaren film emanaldiaizan zen Zelai Arizti aretoan. Paella jana egin zuten Ederrenanindarrak berritzeko eta Anoetara joan ziren guztiak ondoren eurentaldea animatzera. Esan beharrik ez da, festa giroan amaitu zutelaatzo denek ere eguna.
Ospakizunak ez dira amaitu
Dena den ez dikra ospakizunakatzokoarekin amaitu. Gaur arratsaldean harrera ofizialak izango dituRealak eta ostegunean Gipuzkoan barrena hainbat herrietaragerturatzeko asmoa dute jokalariek jarraitzaileei eskerrak emateko.Hasiera batean ekitaldi hau biharko aurreikusita bazegoen ere,iragarrita dagoen eguraldi txarragatik ostegunera atzeratu daekimena. Urretxu eta Zumarraga bisitatuko dituzte jokalariek ostegunean, baina momentuz ez dute ordurik zehaztu.
- Ikusi bideoa jarraian: