Aritz Lasa pilotaria da Bigarrenmailako buruz buruko txapeldun berria, larunbatean TolosakoBeotibarren Mikel Beroizi 22 eta 15 irabazita. Partida oso parekatuaizan zen hasieran, tantoak txandakatzen aritu ziren, eta bipilotariek lotu antzean jokatu zuten. Markagailuan hamarna zihoazelahautsi zen partida. Urretxuarrak bete-betean asmatu zuen sakean, 11tanto lortu zituelarik saketik, eta ihes egin zion nafarrari (10-20).Beroizek markagailua txukuntzea besterik ez zuen lortu bukaeran(15-22).
Argazkia: Aritz Lasa (aspepelota).