
Berrogeita bi kart gidarik parte hartuzuten herenegun Zumarraga Hiria III. Saria Karting Lehiaketan.Ordubete atzeratuta hasi zen entrenamendu saioa, 11:00etan. Bakarkaaritu eta gero, erlojuaren aurkako proba egin zuten mailaezberdinetako parte-hartzaileek. Azkeneko txanpan kart bakoitzak bisaio egitea aurreikusita zegoen arren, euria mardul hasi eta bigarrenzatia bertan behera utzi zuten antolatzaileek, parte hartzaileen etaikusleen segurtasuna ziurtatze aldera. Eragozpenak eragozpen, Zumarragako Udalak probaren gainean egindako balorazioa guztiz positiboa da.
Sailkapena:
- Alebinak:
1.- Bruno Ochoa.
2.- Aitor Uriarte.
3.- Jose Luis Guzman.
- Kadeteak:
1.- Iñigo Vicuña.
2.- Mikel Mostajo.
3.- Asier Hurtado.
- KF2: Endika Beloki.
- KF3:
1.-Gaizka Barrena.
2.- Ander Gamon.
- KZ2:
1.-Aritz Garcia.
2.- Aritz Urrestilla.
3.- Victor Fernandez.
- Open 125 :
1.- Asier Valle.
2.- Ekain Gutierrez.
3.- Aitor Paule.
Ikusi argazki gehiago otamotz.eus-en argazki galerian.