
Urretxuko eta Zumarragako merkatarienBi-Tartean elkarteak 9. Merkataritza Astearen barruan merkatariei etaostalariei zuzendutako bi jardunaldi antolatu ditu. Lehenengoa gaurarratsaldean izango da eta bigarrena bihar, Zelai Arizti kulturetxean, biak 15:15ean hasita. Hitzaldiak edozein herritarrentzatirekiak izango dira.
Gaurko hitzaldiaren ardatzaostalaritza eta merkataritza sektoreen arteko elkarlana da.Esperientzia eredugarriak ekarriko dituzte Xabier Zelaiak(Bizkaidendak eta Euskaldendak elkarteetako ordezkariak) eta JuanCarlos Aierbek (Hondarribiko dendari elkartekoak). Biharkohitzaldian, berriz, kalitatea eta prebentzioa sektorearekin nolauztartu landuko dute.
Ilintik Legazpin
Bestetik,datorren astelehenean, hilak 21, Ilintik eta Uggasak antolatutakojardunaldia egingo dute Legazpiko Bikuña jauregian, 14:30ean.Bailarako biztanleen erosketa ohituren eta herri mailakomerkataritzaren ikerketen emaitzak jakinarazi eta aztertuko dituzte.Bide batez, egungo egoera aztertu eta aldaketetara egokitzeko kontuanhartu beharrekoak aztertzen saiatuko dira. Jardunaldi horretarakoizena osteguna baino lehen eman behar da Uggasan.
Argazkia: Bi-Tartean elkarteko kideak martxoan egindako bilera batean.