
Aurreikusten zen bezala, goizeko11:00ak aldera iritsi da Realeko jokalariak eta taldekideak zekartzan autobusa Zumarragako plazara. Berrehundik gora herritar zituztenbertan zain, gehienak eskoletako ikasleak. Autobusetik jaitsi etaudaletxera igo dira zuzenean guztiak. Bertan Mikel SerranoZumarragako alkateak, Emilio Hernandez Musti taldeko presidenteak etaAsier Muruak, Urola kirol elkarteko presidenteak harrera egin dieguztiei.
Mikel Serranok alkateak eta JokinAperribay presidenteak hartu dute hitza aurkezpen ofizialean. Ondorenjokalari guztiak udaletxeko balkoira irten dira plazan bildutakoherritarrak agurtzera. Mikel Serrano alkateak, kamiseta txuri urdinasoinean, Martin Lasarte entrenatzaileak, Mikel Aranburu kapitainaketa Xabi Prieto jokalariak esker oneko hitzak izan dituztebertaratutakoentzat. Dena den, gainontzeko jokalarien aldetik,harrera espero zena baino hotzagoa izan da, ez baitzuen inork hitzbatzuk egiteko mikrofonoa hartu nahi. Hori bai, udaletxetikirteterakoan sinadurak banatu dituzte bertan bildutakoen artean.
Zumarragatik Arantzazu aldera egindute. Bertan Arantzazuko Amari lore eskaintza egin diote, lehengomailara igotzen laguntzeagatik eskerrak emateko. Han inguruanbazkaldu eta gero jarraitu dute Gipuzkoan zeharreko ibilaldia.Bergaran eta Azpeitian egin dituzten gainerako geldialdiak.