
Urretxuko, Zumarragako, Ezkio-Itsasokoeta Legazpiko udalek eta Uggasak, Urola Garaiko Garapen AgentziakFokatu Urola Garaia argazki lehiaketa jarri dute abian aurten ere.Txapelketa antolatzen duten zazpigarren aldia da. Ekimen horren bidezherritarren artean ingurumenarekiko kontzientziazioa bultzatzea etagarapen iraunkorraren kontzeptua zabaltzea nahi dute antolatzaileek.
Aurten txapelketarako argazkiak ateratzeko “Oinez” gaia jarridute, eta nahitaezkotzat jo dute argazkia ikusi bezain pronto Goierrigaraiko lau herrietakoren batean aterata dagoela konturatzea.Lehiaketan interesatuta dagoen edozein argazkizalek parte har dezake.Parte-hartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki original aurkeztubeharko ditu.
Lanak aurkez daitezke jada
Argazkiakentregatzeko epea irekita dago jada, eta irailaren 3ra bitarteaneraman ahal izango dira Uggasak Urretxun eta Legazpin dituenbulegoetara edota Ezkio-Itsasoko udaletxera, 09:00etatik 13:00etarabitartean.
Irabazleak 300 euro, garaikurra eta diplomaeskuratuko ditu. Bigarren sailkatzen denak 200 euroko saria etadiploma jasoko ditu, eta hirugarren egiten duenak 100 euro etadiploma. Parte-hartzaile batek ezingo du sari bat baino gehiagoetxeratu. Sariak Mugikortasun Astearen barruan banatuko dituzte,irailaren 16tik 22ra bitartean.
Argazkia: aurreko edizioetako irabazleak artxiboko argazkian.