
Zumarragako Boreal dantza taldeak 6.feria ospatuko du asteburuan Zelai Arizti parkean jarri duten karpan.Sevillako Apirileko Ferian egiten duten moduan, karpan zer edana, zerjana eta dantzarako aukerarik ez da faltako.
Dantzarakoafizioak bultzatuta dantza andaluziarren eskola ere badute. Unehonetan Boreal taldean hamar lagun dabiltza eta astean bi aldizegiten dituzte entseguak Zelai Arizti kultur etxean duten egoitzan.Urtero jantzi eta koreografia berriak aurkezten dituzte Ferian.Ostiraletan eskola irekiak ematen dituzte, eta orain hamalau-batlagun ari dira Andaluziako dantzak ikasten.
Ferian dantza ezberdinak ikustekoaukera eskainiko diete Euskal Herriko Andaluziar Etxeetatik etorrikodiren bisitariei; baita bertakoei ere. Hona hemen bi egunetarako antolatu duten egitaraua.
Larunbata:
- 16:30. Feriaren hasiera.
- 17:30. Haur eta helduen Sevillana lehiaketa.
- 18:00. Farala jantzirik onenari saria, haur eta heldu mailetan.
- 19:00. Boreal taldearen eta ikasleen emanaldia.
- 20:00. Dantzaldia, parte hartu nahi duen guztiarentzat.
Igandea:
- 11:00. Harrera talde gonbiatuei.
- 12:30. Ohorezko ardo dastatzea Andaluziar Etxeetako ordezkariekin eta agintariekin. Ondoren dantza saioak.
- 17:00. Dantza saioak.
- 20:00. Feriaren amaiera.