
Gizarte Zentroko informatika geladendari eta ostalarien topalekuan bihurtu da aste honetan. Bertan,tabernari, zapatari, diseinatzaile eta beste hainbat arloetakomerkatariak euskaraz trebatzen ibili dira Urola GaraikoMankomunitateak eta Uggasak antolaturiko ikastaroaren barruan.Guztira bi saio egin dituzte astelehenean eta asteartean. AitorLizarazu, Zumarragako Udaleko euskara teknikaria, Anuntxi Andueza,Legazpiko Udaleko euskara teknikaria eta Joseba Beltza, EmunKooperatibako eta eskualdeko merkataritza planaren arduraduna aritudira irakasle lanetan.
Esan dutenez, ekimenaren helburunagusia dendariei era autonomo batean eta kalitatez euskarazfuntziona dezaten baliabideak eskaintzea izan da. Horretarako aholkueta tresna ugariekin ibili dira lanean egun hauetan. Horietako batInternet izan da. Honen bidez ‘Euskalbar’ hiztegien barraordenagailuan nola jarri ikasi dute parte-hartzaileek. Interesgarriaksuertatu daitezkeen orrialdeak ere ezagutu dituzte, guzti hauenbitartez hizkuntza batetik bestera egin beharreko itzulpenakerrazagoak eginez.
Honekin batera, dendetan hainbestealditan ipini ohi diren karteletan euskarari lehentasuna ematekoestrategia praktikoak landu dituzte, hala nola euskarazkoadierazpenak gaztelerazkoen aurretik ipintzea edo kolore eta tamainahandiagoz nabarmentzea.
Ikastaro amaieran, balorazio positiboaegin zuten antolatzaileek. Laugarren urtea da jada, ekimen hauaurrera eramaten dela eta oraingoan bederatzi merkatari etaostalariek eman dute izena. Aurrera begira, ostalaritza munduansakontzeko asmoa dute.
Argazkia: ikastaroan parte hartu duten merkatari eta ostalariak (DV).