
Zumarragako Udalak hiru lagunkontratatzeko deialdia egin du. Estatuko Enplegu Publikoko Zerbitzuekdiruz laguntzen duten enplegu programaren barruan egingo dituztekontratazioak.
Berdintasun teknikari bat kontratatuko dute,erdi mailan, unibertsitateko diplomaduna izan behar duena. Erdimailako artxibo teknikari bat ere kontratatuko dute eta eskatzaileakunibertsitateko diplomaduna izan beharko dira. Elektrikako ingeniaritekniko bat ere behar dute udalean.
Izena emateko azken egunabiharkoa da, eta izena redtrabaja.es webgunearen bitartez emanbehar da. Eskatzaileek izena ematerakoan lanpostu bakoitzari dagokionmaila akademikoa frogatu beharko dute. Lehentasuna emango dieteZumarragan bizi diren eskatzaileei.
Laguntza Inemen
Udaletik jakinarazi dutenez, webgunearen bitartez izenaemateko arazoak dituztenei laguntzeko prest daude Inemen bulegoan,Zumarragan.
Eskaerak aurkezten dituztenen arteko aukeraketapuntu sistemarekin egingo dute. Irizpidea Inem-SPEE erakundeakezarritako puntuazio sistema izango dela aurreratu dute udaletik.
Interesatuek lanpostuen inguruko informazio gehiago izenaemateko webgunean bertan aurki dezakete.