
Arratsaldeko 20:00etan Santa Barbarakobaselizan egingo den bederatziurreneko mezarekin hasiko dituzte gaururretxuarrek San Joan bezperako ospakizunak. Aspaldiko ohitureijarraiki, 20:30ean San Joan Arbola jarriko dute baserritarrekbaseliza parean, giza indarra erabilita. Baserritarrak izan dira SanJoan arbolaren ohitura mantendu dutenak, urtez urte tradizio horreninguruan hainbat lan eginez: arbola aukeratu, gorde, urtero puntaberria ezarri, lore koroa egin eta Santa Barbaran jarriz besteakbeste.
Aipatu dena den, arbolari lore-koroaipintzearena ere aspaldiko ohitura dela. Donardegi baserriko JuanElgarresta arduratu da azken 50 urteetan koroa prestatzeaz etaaurtengoan 51.ena beteko du. Hain justu, berak iaz prestatutako lorekoroa gordeta dago eta San Joan sutara botako da, garai batekoohitura zaharra berreskuratuz.
Aurretik, herri gunean ere izango dajai girorik. 21:00etan kalejira izango da Urretxuko TxistulariElkartearen eskutik eta urtero bezala, 22:30ean piztuko da suaGernikako Arbola plazan. Urretxuko gau eta su magiko honen inguruansorginak dantzan, konjuruak, musika, bertsoak, kanta eta txalapartaizango dira. Festarekin jarraitzeko, plazan bertan Elorza anaiaktrikitixa saioa eskainiko.
Dena den, Urretxun San Joan jaiakjarraipena izango du bihar, Santa Barbaran egingo den erromeriarekin.Ikusi hemen klik eginda biharko antolatuta dauden ekintzak zeintzukdiren.
Zumarraga
Bestalde, Zumarragan ere ospatuko duteSan Joan gaua. 20:45ean Zumarragako Musika Bandaren eta Antzinako Amatxistulari taldearen kalejira izango da herriko kaleetan zehar.Ondoren, 22:00etan ekingo diote sua pizteari Euskadi plazan. MusikaBandak San Joan himnoa eta beste zenbait usadiozko pieza joko ditu.