
Zumarragako Arkaitzeta elkarteak 50urte bete ditu eta urteurrena behar bezala ospatzeko larunbatean jaigiroa izango da nagusi Antion. Goizeko 11:00etan, hildako bazkideenaldeko meza izango da Antioko baselizan. Amaieran, 11:45eanelkartearen sortzaileak omenduko dituzte, aurresku bat dantzatukozaie eta familia argazkia aterako da. 12:00etan aizkolarien artekodesafioa izango da baseliza atzeko zelaian. Xabier Zaldua eta JavierAranbarrik neurtuko dituzte euren indarrak. 13:30ea kalejiran egingodute bertaratutakoek Arkaitzera arteko bidea trikitilariek lagunduta.Elkarte aurrean argazkia atera eta gero 14:00etan bazkaria egingo da.
14:30etik aurrera haurrentzako jolasakantolatu dira Antion eta 17:00etatik 19:00etara haurrek egindakomargoen erakusketa izango da. Amaitzeko 20:00etan Hitz bideanttakunka ikuskizuna eskainiko da baselizan bertan. Ikuskizunakpoesia, txalaparta eta musika uztartuko ditu. Andoni Salamero aritukoda errezitatzaile lanetan, Ttikia eta Handia arituko diratxalapartarekin eta Koldo Cadiernok flauta joko du. ZumarragakoUdalak jakinarazi duenez, doako autobus zerbitzua egongo daikuskizunera joan nahi duenarentzat. Arratsaldeko 19:30ean irtengo daZumarragako parrokitik. Itzulera ekitaldia amaitutakoan izango da.
Argazkia: Xabier Zaldua eta JavierAranbarri arituko dira aizkoran.