
Urteroko ohiturari jarraituz, San Joanbezperako suaren bueltan bildu ziren atzo bi herrietako bizilagunak.22:00etan piztu zen sua Zumarragan eta 22:30ean Urretxun. Bai bateanbai bestean udari ongi etorria eman zitzaion konjuru, dantza etamusikaz alaiturik. Atzoko gau motzaren ondotik, gaur ere festarakogiroa bada ordea.
Izan ere San Joan eguneko erromeriaegiten dihardute gaur Urretxun. Goizetik hasi eta iluntzera bitarteanluzatuko da festa eguna Santa Barbaran, koadrilak protagonistabihurtuz.
Eguneko ekitaldi gehienak goizen gauzatu badira erearratsalderako bada oraindik zerekin gozatu. Jarraian duzueegitaraua:
- 17:00etatik aurrera: Erromeria Urretxuko txistulari taldearekin. Ondoren, Irrintzi lehiaketa herrikoia.
- 19:30: Toka txapelketaren sari banaketa.
- 20:30: Herrigunera jaitsiera trikitilarien eta txistularien laguntzarekin.
Ikusi atzo gaueko ospakizunak jarraian: