
Goizeko hamarretan egingo da urterokoSanta Barbarara igoera. Urretxuko Txistulari Taldea eta Lurra Dantzataldeko dantzariak aurretik direla, herriko udal ordezkariak SantaBarbarara abiatuko dira. Baselizaren aurrean, 10:45 inguruan,txalapartaren deialdia izango da Zuhaitzaren Soinua Kolektiboareneskutik. Ondoren meza ospatuko dute 11:00etan.
Ondoren goiz osoan zehar tokatxapelketa, Irimora igoera, dantza saioak eta herri kirolak izangodira Santa Barbaran. 14:30ean indarrak berritzeko herri bazkariaegingo dute bertaratzen diren guztiek.
Arratsaldeko 17:00etan jarraituko dufestak erromeria giroan. Herriko txistulariak, “Iratzarri”dultzainari taldea, Zumarraga-Urretxuko bertso eskola eta“Zumarragako trikitixa” trikitilariak arituko dira kanpagirotzen. Bien bitartean toka txapelketak aurrera jarraituko du etairrintzi txapelketa ere egingo da bosgarren urtez.
20:30ean hasiko da ohiko jaitsieraherrira. Ohiturari jarraituz, geldialdia egingo da Etxaburun. Herrikotxistulariak, “Iratzarri” dultzainero taldea, “Zumarragakotrikitixa” eta Ane eta Edurne Aierbe trikitilariek girotuko dutejaitsiera. Ondoren, Gernikako Arbola plazan jarraituko du erromeriak
Autobus zerbitzua doan
Urretxuko Udalak doako autobuszerbitzua jarri du gaurko egunerako. Goizeko 10:00etatik arratsaldeko20:00ak bitartean etengabe ibiliko da autobusa. Hiru geraleku izangodira: Ipeñarrietako bidegurutzea (Labeaga 51, estankoarenaurrean), Kalerrota (Areizaga kaleko bidegurutzea, “HD” tabernaaurrean) eta Mundo Mejorreko parkinean (Santa Barbarako errepidean,Basagasti gainean).
Ikusi sanjoanetako egitaraua osorik otamotz.eus-en.