
Zumarraga Enpleguaren Bidetik programanberrogei lagun kontratatuko dituztela iragarri du aste honetan MikelSerrano Zumarragako alkateak. INEM-ekin duten akordioari jarraituzbeste lau lagun kontratatuko dituzte udal teknikari gisa lan egindezaten: berdintasun teknikaria, artxibategiko teknikaria, ingeniarielektriko bat eta liburutegiko laguntzaile bat.
EspainiakoE-Planaren bitartez egingo dituzten berrikuntzetarako aukeratutakoenpresek kontratazio berriak egin beharko dituzte, eta guztira 13lanpostu sortuko dituztela iragarri dute Udaletik.
Osokobilkuran Izazpi auzoko jolastokiaren estalkiaren lanen bigarren faseaesleitu zuten, eta aukeratutako enpresak lau lagun kontratatukodituela ere jakinarazi zen. Belokiko ibilbide paisajistikoarenbigarren faserako beste lau langile ere hartuko dituzte. GuztiakINEM-en Zumarragako bulegoan izena emanda dauden langabetuak izangodira.