
Musika emanaldiak, kirol erakustaldiaketa haurrentzako ekimenak izango dira protagonista haurreieskainitako egunean.
Musikari dagokionean goizeko 09:30eanemango zaio hasiera egunari, Antzinako Ama Txistulari taldeareneskutik. Ondoren 13:00ean Zumarragako Musika Bandaren kontzertuaizango da Zelai Arizti aretoan. Ainara Ortega bakarlariak atzerrikohainbat kanta ezagun abestuko ditu Lander Zurdoren gidaritzapean etaudal musika bandak lagunduta. Musika emanaldiekin amaitzeko Goiargiabesbatzaren emanaldia izango da 20:00etatik aurrera arratsaldean,Andre Maria Jasokundearen parrokia elizan. Esan beharrik ez da,musikak alaituko dituela egun osoan zehar herriko kaleak Urolatarraktxarangaren eskutik.
Dantza libreko XXXIX. Txapelketa eta 40urtetik gorakoen III. Dantza Txapelketa ere igandean gauzatuko da,arratsaldeko 19:30etik aurrera, Zumardi elkarteak antolatuta. EuskalHerriko bikoterik onenek parte hartuko dute. Txapelketak Zelai Ariztipilotalekuan egingo dira, eguraldi txarra eginez gero, hori bai, Zelai Arizti aretora lekua aldatuko dira. Ondoren erromeria izango daZumarragako dantza eskolako taldeak girotuta
Pilota eta idi probak
Musikaz gainera, igandea jokatu dirabaita, Euskadiko Elite mailako Binakako txapelketako final laurdenak.Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatuko dira partidak goizean,11:00etatik aurrera. Idi probak ere izango dira Euskadi plazan11:45etik aurrera. Fernando Salegi, Jose Luis Zabaleta, InixioIzagirre eta Iñaki Irigorasen idiak arituko dira nor bainonor.
Haurrentzako ekintzak
Dudarik gabe, haurrak izango dira denaden protagonista igandean. 11:30ean haurren eguneko festen hasierakoekitaldia izango da. Mikel Serrano alkateak alkate txikiariagintaritza emango dio eta pregoia irakurriko da udaletxeko balkoian.Ekitaldi honetan, herriko Bertso Eskolako gaztetxoek ere hartuko duteparte, bertso saioa eskainiz. Ondoren Irrintzi Dantza Taldekogaztetxoen dantza saioa izango da.
Arratsaldeko 16:15ean elkartuko dira LaSalle ikastetxean Haur Danborradan parte hartuko duten konpainiaguztiak eta 17:30ean emango zaio hasiera ekitaldiari. 19:30ean,danborrada amaituta haurrentzako MUGI MUGI jaialdia izango daAreizaga-Kalebarren plazan.