
Zumarragan eta Urretxun Bai UdalbiltzaSareak uztailaren 8an publikoki irakurriko duten manifestuaherrietako eragile, talde, alderdi politiko eta norbanakoei aurkeztuzien herenegun.
Maiatzean Udalbiltzaren aurkako epaiketarenhasiera uztailaren 15ean izango zela iragarri zutenean, Zumarraga etaUrretxuko zenbait hautetsi ohik Bai Udalbiltza Sarea martxan jarrizuten. Helburua Udalbiltzaren jarduerak, Euskal Herriko lehenengoerakunde nazional gisa, gogora ekartzea eta egindako ibilbidearenberri ematea da. Bide batez, Udalbiltzaren aurkako auzia salatzea,auziari buruzko informazioa zabaltzea eta auziperatuei elkartasunaeta laguntza eskaintzea ere nahi da.
Herri mailako sarea
Eginkizun horretan bi herrietako eragile, talde, alderdipolitiko eta norbanakoei deialdia egin diete. Aste honetan egindakobilera itxian, Udalbiltza auziaren laburpena eta errepasoa eginzuten, eta eragileei manifestua sinatzeko eskakizuna eta uztailaren8ko agerraldi publikorako gonbita egin zieten. Bileran EA, EAJ, EzkerBatua eta ezker abertzaleko ordezkariak izan ziren. Herri mailakoelkarteetako eta ikastetxeetako ordezkariak ere izan ziren ZelaiArizti kultur etxeko batzarrean.
Udalbiltzaren aurkakoepaiketan 22 lagun epaituko dituzte, tartean Joseba Garmendia etaMiren Josu Aranburu Urretxuko Udalean zinegotzi izanak.
- Xehetasun gehiago Goierriko Hitzan.