
Antion Zumarragako Udalak egin nahiduen interpretazio zentroak eman du zeresanik azkeneko hilabeteetan.Asko izan dira Udalak proposatutako ideiaren aurka altxatu direnahotsak. Horietako bat Antiguarekin herri plataformarena da. Azkena,Udalari dituen asmoak bertan behera utzi eta blokeo egoeragainditzeko zerotik hasteko proposamena luzatu dio, Udalakaipatutakoa aintzat hartu ez badu ere. Mikel Serrano alkateakblokeorik ez dagoela eta proiektuak bere horretan jarraitzen duelaesan berri du.
Antiguarekin plataformak dena denprotestekin jarraitzeko asmoa agertu du. Horretarako zer hobe,gerturatzen ari den Santa Isabel eguna baliatzea baino. Horregatikzapi berdeak banatuko dituzte protesta gisara herritarrek uztailaren2an jantzi ditzaten.
Zapi berdeak Santa Isabel eguneanbertan banatu dituzte, baita aurretik biharko ohiko azokan ere.Plataformatik jakinarazi dutenez zapi banaketa goizeko 11:00etatik13:00etara egingo da Zumarragako Euskadi plazan.